......................................................................................................................... ...................Euskara / Castellano

 

 

Bizkaierazko zuzentzailea Xuxen - B

Ordenagailua euskaraz erabili ahal izateko tresnak gizartearen eskura jartea da AZKUE fundazinoaren helburuetariko bat eta horregatik Xuxen B bizkaierazko zuzentzailea sustatu nahi izan dogu. XUXEN B zuzentzaile automatikoaren helburua da bizkaieraz idatzitako testuetan akats ortografikoak detektetea eta zuzentzea, ahal danik eta modurik erosoenean eta eraginkorrenean. Tresna hau sortzeko Labayru Ikastegiak atondutako bizkaiera estandarraren ereduari jarraitu deutsagu.

Bizkaierarako zuzentzaile ortografiko honek XUXENen gainerako bersioak lez funtzionetan dau. Ezagutzen ez dituan berbak gorriz azpimarratzen ditu, eta erabiltzaileari ordeko berba egokiak eskintzen deutsaz. Halanda guzti be, XUXEN Bk bizkaierazko testu baten berben itxura ona zein dan adierazoten dau, horixe besterik ez. Esaterako, ‘tradizio’ euskerazko hitz jatorra izanda be, XUXEN Bk gorriz azpimarratuko dau, eta ‘tradizino’ ordean emongo dau, idazkera taiuzkotzat.

Euskera baturako XUXEN eta bizkaierarako XUXEN B, programa berean eta era berean erabili ahal izango dira, hau da, ez da bata desinstalau behar izango besteagaz balietako. Dana dala, hori zelan egin eta osterantzeko zehetasunak be eskuliburuan daukazuz.

XUXEN B Eleka Ingeniaritza Linguistikoak, EHUko IXA taldeak eta Labayru Ikastegiak garatu dabe eta AZKUE fundazioaren bitartez dohain banatu eta guztiontzako eskuragarri izango da sarean.

www.xuxen.com