......................................................................................................................... ...................Euskara / Castellano

 

 

Euskarazko Wikipedia

 

Munduko entziklopedia erraldoiena da Wikipedia. Edozein gai kontsultatzeko erreferente sahiestezina Interneten. Eta euskarazko bertsioa 47. postuan dago. Ez da txantxetarako emaitza orain arte lortutakoa, baina euskarazko Wikipedia zabalago bat lortu nahi dugu, jakina. Zuk bezala.

Horregatik, izan zaitez munduko jakintzaren parte baten idazle. Lagundu ezazu Wikipediako artikulu berriak sortzen eta doitzen. Egin zaitez WIKI-BITXI. Eta hasi euskara sarean josten gurekin.

AZKUE fundaziotik jakintza librea bultzatu nahi dugu. Ezagutza guztirako sarrera librea duen tresnarik ezagunena gaur egun Wikipedia dela esan daiteke. Mundu osoko bolondresek parte parte hartzen ari dira beren ezagutza Wikipedian plazaratuz, eta gure hizkuntzan erabiltzaile euskaldunok egiten ez badugu, nork egingo du?

Eman diezaiogun presentzia zabalagoa eta baliagarritasun handiagoa euskarari sarean. Eta ez diezaiogun mugarik jarri gure ezagutzei. AZKUE fundaziotik Euskarazko Wikipedia elikatzera animatzen zaitugu. 2001.urtean sortu zenetik, 43.000 artikulu baino gehiago bildu ditu gaur egun arte, baina guztion ezagutzaz eta elkarlanaz, baietz 70.000 sarreratara iritsi 2011rako. Baietz 35 postura iritsi lana gogoz egiten badugu.
Egizu sarrera bat.

 

ESTEKAK Hizkutza autaketaren arabera: