Euskarazko Unibertsitate Liburuen Gordailua, EIRE (Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkartea) eta Euskararen Etxearen arteko lankidetzari esker sortu zen. Gordailu honetan, 1990tik egundaino argitaratutako unibertsitate liburuak daude.
EIREren definizioaren arabera, “euskarazko unibertsitate liburua unibertsitateko irakaskuntzan eta ikerkuntzan erabiltzen den argitalpena da, jatorriz euskaraz idatzi eta sortua, edo beste hizkuntza batetik euskarara itzulia”. Hori eskuetan, Batzorde Zientifiko batek onetsiko ditu gordailuan egongo diren liburuak.
Gordailua 2. solairuko Liburutegian kokatuta dago eta liburuak bertako apaletan erakusgarri egongo dira beti, ikasle, irakasle eta gizarteari zabalik, baina ezin izango dira bertatik atera, edo maileguan utzi.
Liburuen katalogoa interneten, AZKUE Fundazioaren webgunean ikusgai dago, kontsulta bibliografikoak egin ahal izateko.
|