
JKLIK (IKAS MATERIALA)
Irakaslea zara? Ordenagailu bidez landu nahi dituzu irakasgaiak? Erabili JKlik eta sortu itzazu, bakarrik edo taldean, zure ikasgaien inguruko aplikazio didaktikoak.
JKik software libreko aplikazio-multzoa da, mota ezberdineko hezkuntza-jarduera multimediak sortzeko balio duena: buru-hausgarriak, elkarketak, testu-ariketak, gurutzegramak, letra-sopak eta abar.
Java plataformaren gainean garatuta dago eta Windows, Linux, Mac OS X eta Solaris sistema eragileetan funtzionatzen du. GNU GPL lizentziapean banatzen da.
JKlik proiektua Klik 3.0 programaren garapena da, 10 urtetik gorako garapena izan duen multimedia aplikazio didaktikoak sortzeko baliabidea. Tarte horretan hezitzaile askok erabili izan dute haur-hezkuntzatik hasi eta bigarren hezkuntzara bitarteko kurrikulumetako prozedurazko hainbat alderditarako jarduerak sortzeko.
AZKUE Fundazioak euskarazko Jklik aplikazioak bildu eta zabalduko dituen gunea sortu nahi du sarean. Hau da, Jklikaren inguruko euskal komunitatea eratu nahi du. Parte hartu nahi?

Klik egitasmoaren webgune ofizialerako sarbidea.