| |
|
Bizkaitarrentzat, gazte eta nerabeentzat bereziki,
eta mundu osoko euskaldun guztientzat,
AZKUE fundazioak
produktu digital erakargarriak eta erabilgarriak eskaintzen ditu
euskara modu berritzailean sustatzen duelako
teknologia berriak erabiltzen dituelako,eta lan-sare zabala duelako inguruan elkarlanean |
|
AZKUE fundazioa jaio da euskararen erabilera modu ezberdin eta berritzailean sustatzeko. Berrikuntzaren bidetik joko duen proiektu bat da eta horretarako, teknologia berriak erabili eta landuko ditu. Irekia, partehartzailea eta bizia izango da AZKUE fundazioa, era librean berdin partekatzeko creative commons filosofia jarraitu eta bultzatuko duena. Hainbat egitasmo sustatuko ditu Fundazioak, alde batetik dagoeneko sarean jada dauden ekimenak bultzatuz eta bestetik, aplikazio, zerbitzu eta lanabes berriak abian jarriz.
AZKUE fundazioaren helburua “EUSKARA 21” ekimenean zehazten den 13. lehentasun ildoarekin bat dator.. Hau da, euskararen garapenerako IKT informazio eta komunikazioaren teknologiak baliatzea, sarerako euskarazko edukiak sortzea eta komunikaziorako sare birtualak era egokian baliatzea, euskararen normalkuntza eta erabilera aukeren mesedetan. Euskarak informazio eta komunikazioaren teknologiez baliatu behar da, hizkuntza guztiz garatua izatera iristeko. Helburu hauek lortzeko bidean AZKUE fundazioak ekimen bereziak bultzatuko ditu eta horiek aurrera eramateko ezinbestekoa du zure laguntza eta partaidetza.
Gure proiektuak, zure mundua
Ikasi, lan egin, jendea ezagutu, jolastu…sarean eta euskaraz. Gaur errazagoa da proiektu hauei esker besteak beste:
Egin klik testu gorrien gainean.
-
Wiki Plaza: Gure helburua Wikipedia euskaraz aurki daitezkeen sarrera kopurua areagotzea da, kultura eragile desberdinen arteko harremanak eta sinergiak bultzatuz.
-
Jakintza librea: AZKUE fundazioak Jakintza librea bultzatu nahi du. Hau da, euskarazko edukiak, hala nola musika, filmak, liburuak, argazkiak, datuak, zientifikoak, historikoak, edo beste edonolakoak libreki banatzea guztien eskura egon daitezen.
-
Jklik (ikas materiala): AZKUE Fundazioak euskarazko Jklik aplikazioak bildu eta zabalduko dituen gunea sortu nahi du sarean.
-
Kaixo Frankie!: Kode librean dagoen jokoa euskaratu dugu eta gainera, Bilbo inguruan jokatzeko aukera izango duzu.
-
XUXEN Bizkaieraz: Dagoeneko martxan dagoen euskara zuzentzailea bizkaierara egokituko dugu.
-
-
Mediategia: Orain arte euskaraz argitaratu den material guztiarekin artxibo multimedia bat osatzea da egitasmo honen xedea.
-
Unibertsitate liburutegia: Unibertsitateko irakaskuntzan eta ikerkuntzan erabiltzen diren argitalpenen bilduma osatu nahi da.
-
Geurea jaso eta zabalduz!: Gure hizkuntzaren aniztasuna jasoko duen Ahotsak.com ataria. Besteak beste, bizkaierazko grabaketak jasoko ditu.
-
Euskara bidaiari: Euskarak munduan duen presentzia bizia mapamundi elkarreragile baten bidez azaldu nahi izan da.
Webgune berria Euskalduna baldin bazara eta Interneti edo teknologia berriei buruz zer esana baldin baduzu, zatoz!
Aurkeztu guri zure egitasmoak, gertu gaituzu. AZKUE fundazioak zure mundua izan nahi duelako. Urriaren 26tik aurrera bisita ezazu gure webgune berria www.azkuefundazioa.org (momentuz beta bertsioa ikusiko duzu bakarrik).
|