Xuxen bizkaieraz (Deskargagarri)

Bizkaierazko zuzentzailea. Xuxen - B

Ordenagailua euskeraz erabili ahal izateko tresnak garatzea izango da AZKUE Fundazinotik bideratuko dogun beste egitasmo bat.

Hasteko, Xuxen B bizkaierazko zuzentzailea sustatu nahi dogu. Alkarlanean garatu dabe. Labayru Ikastegiak, Elekak eta EHUko IXA ikerketa-taldeak.
Eta AZKUE fundazinoaren bitartez dohain banatu eta guztiontzako eskuragarri izango da sarean.

XUXEN B zuzentzaile automatikoaren helburua da bizkaieraz idatzitako testuetan akats ortografikoak detektetea eta zuzentzea, ahal danik eta modurik erosoenean eta eraginkorrenean. Tresna hau sortzeko Labayru Ikastegiak atondutako bizkaiera estandarraren ereduari jarraitu deutsagu.
 
Bizkaierarako zuzentzaile ortografiko honek XUXENen gainerako bersioak lez funtzionetan dau. Ezagutzen ez dituan berbak gorriz azpimarratzen ditu, eta erabiltzaileari ordeko berba egokiak eskintzen deutsaz. Halanda guzti be, XUXEN Bk bizkaierazko testu baten berben itxura ona zein dan adierazoten dau, horixe besterik ez. Esaterako, ‘tradizio’ euskerazko hitz jatorra izanda be, XUXEN Bk gorriz azpimarratuko dau, eta ‘tradizino’ ordean emongo dau, idazkera taiuzkotzat.

 
 
 
Argitu zure zalantzak

Xuxen Bren inguruan sortutako kezkak eta zalantzak bideratzeko, Elekak e-posta helbide bat ipini dau gure eskuetan
xuxen@eleka.net