KaixoFrankie! (Deskargagarri)
KaixoFrankie! (YoFrankie!) bideojoko librea euskaldundu dugu zuretzat.
Interneten ikasketarako, enpresarako edo guretzako informazio baliagarria ez ezik, jolaserako guneak ere nahi ditugu euskaraz euskaldunok. Aisialdian Interneten ere gozatu nahi dugulako, eta gazteak eta nerabeak sarean ere euskarara hurbildu nahi ditugulako, eduki entretenigarriak eskaintzeko asmoa ere badu AZKUE fundazioak. Hasteko, joko bat euskaldundu dugu.Murgil zaitez Frankieren munduan, euskaraz eta Bizkaiko toki ezagunetan jolastuz. Bilboko Indautxu plazan, Guggenheim Museoaren inguruan eta Getxoko portu zaharrean jolasteko aukera izango duzu, eta euskaraz. Anima zaitez eta froga ezazu zure trebezia joko dibertigarri honetan.
Plataforma-abentura joko honetan, Frankie urtxintxa bihurriak bidean agertzen zaizkion ur guztiak bildu behar ditu. Bere helburua zapuzten ahaleginduko diren animaliak aurkituko ditu bidean: arratoi maltzurrak, ahari bortitzak… Eta zure laguntza behar du Frankiek. Gida ezazu, eta irripartsu edukiko zaitu, liluratuta, eskenatoki ezberdinetan zehar.
Kode librean garatutako joko hau Blender Fundazioaren parte den Blender Institutuak sortu du Fundazioaren izen bera daraman 3D irudiak sortzeko eta modelatzeko tresna ezaguna baliatuz. Joko honen pertsonai nagusia, Frankie, Blender aplikazio berarekin sortutako “Big Buck Bunny“ 3D animazio laburraren pertsonaietariko bat da.
Ikusi bideoa eta deskargatu jokoa!
Ikusi bideoa eta deskargatu jokoa!
.jpg)

Deskargak guztira ( 190 )




