Geurea jaso eta zabalduz!

Proiektu honen helburu nagusia Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu eta hedatzea da. Hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.
 
www.ahotsak.comHau ez da hutsetik hasitako proiektua. Dagoeneko martxan daude Euskal Herriko ahozko ondarea bildu nahi duten zenbait ekimen. Ahotsak.com-en, hainbat udal, elkarte eta ikerlarirekin ari dira elkarlanean, denon artean ahalik eta proiektu sendo eta biziena lortu ahal izateko. Eta AZKUE fundazioa horietako bat da.
Egitasmo honen helburua, 2012. urterako Euskal Herriko udalerri guztietako lekukotasuna jasotzea da, herri bakoitzean, gutxienez, elkarrizketa bat eginez. Horrela, herri bakoitzeko hizkera eta memoria historikoa jasota izango dira.

Bizkaian lan honetan Ahotsak.com eta Labayru elkar lanean jardungo dute.
Euskal Herri osoko datuak bilduko dira, beti ere tokian tokiko egoera kontuan hartuta. Informazioa herrika, gaika eta euskalkika antolatuko da. Jasotako guztia librea izango da, CC lizentziapean zabaldua.
Proiektu irekia da eta interesa duen orok har dezake parte, betiere proiektuaren oinarriekin bat eginez gero. Dagoeneko 55 erakundek, udalek, elkartek eta ikerlarik egin dute bat proiektuarekin.

Informazio gehiago: http://www.ahotsak.com